(Iturria:
Donegaztian bloga )
Egunero bezala hankahori talde bat ari zen bainatzen Urumean,
burdinazko zubitik zenbait metrora gora. Bainatuta zirenak Deustuko
Unibertsitatearen aurreko lohi-hondartza txikian zeuden pausaturik.
Bat-batean, denek ihes egin zuten hegan, ziztu bizian.
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) Loiolako Erriberetan
Zerura begiratu eta gero jakin nuen uxaldiaren arrazoia. Harrapakari
baten silueta antzeman nuen. Urumeatik ibili ohi zen arrano txikian
pentsatu nuen lehenengo momentuan. Oker nengoen, arrano arrantzale bat
zelako. Ibaiaren gainetik hegan segitu zuen Loiola aldera. Bertan ere
kaio guztiak xahutu zituen. Ziur askoi, nik bezala, Urumeako arrano
txikiarenarekin nahastuko zuten hegazti honen silueta.
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) Loiolako Erriberetan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina